Mikel OG reviewed Ekonomia eraldatzaileak by Óscar García Jurado
"Ekonomia" kontzeptu gisa eta praktika gisa gureganatzeko aukera bat
5 stars
Ekonomia diruaren joan-etorriak baino askoz gehiago da, gutxi azaldu diguten arren. Ekonomiaren ulerkera zabaltzeko aukera eman dit lan honek eta baita praktikan ibilbide luzea egin duten Ekonomia Sozial Eraldatzaileko eta Ekonomia Sozialeko proiektu ekonomikoen oinarriak hobeto ulertzeko ere.
Liburu honek tresna gisa balio du proiektu ekonomiko berriak ikuspegi eraldatzaile batean lerratzeko edota martxan daudenak eraldatzeko.