Mila urte geroago

, #1

Paperback, 176 pages

euskara, gaztelania language

Published March 14, 2024 by Xarpa Books.

ISBN:
978-84-18875-70-0
Copied ISBN!

Kaixo, nire izena Sara-Li da, eta botere magikoak ditut. Txano eta Oscarren abenturetatik ezagutuko nauzu agian, baina hau nire abentura da. Lepoan seinale bitxi bat dudala eta Txinako azti ospetsu baten ondorengoa naizela deskubritu ondoren, magia ikasten hasi naiz Avalongo azti-eskolan, Jauregia esaten diote etxe handi eta dotore batean. Han, ni bezalako haur gehiago daude. Behin, ikuspen bitxi batek etxe azpian dagoen haitzulo batera eraman gintuen. Eta hortxe hasten da istorio hau. Haitzuloan, objektu misteriotsu batek mila urte baino gehiago zeramatzan bere hartzailearen zain. Eta hartzaile hori pertsona jakin bat baino ezin zitekeen izan. Ni prest nago abenturarako, eta zu?

1 edition

reviewed Mila urte geroago by Júlio Santos (Sara-Li jatorria, #1)

9-10 urtetik goragoentzat oso gomendagarria

Jarraitzen nauzuenek badakizue Txano eta Oscar abenturen oso zalea naizela, eta haien egileen, Julio Santos eta Patricia Perezen, lana asko gustatzen zaidala. Oraingo honetan, saga horren pertsonaiaren batek bere bilduma propioa hasi du: Sara-Li, Txano eta Oscarren arreba txikia.

Bikien abenturek aurrera egin ahala, Sara-Liren protagonismoa handituz joan da, eta ideia bikaina pentsatzen zait bere ibilbidean zentratzea. Hala eta guztiz ere, ez da beharrezkoa Txano eta Oscarren liburuak irakurri izana Mila urte geroago ulertzeko. Gomendagarria litzateke hainbat erreferentzia agertzen direlako, eta, azken finean, Sara-Liren sormena hor dago; baina, erreferentzia horiek agertzen direnean, Juliok azalpen txikiak sartzen ditu ezagutzen ez dituenentzat (edo gogoratzeko, ezagutzen ditugunontzat).

Beno, goazen liburuaren mamia ezagutzera, ordua da eta!: Sara-Lik botere magikoak dauzka. Horiek ulertzeko eta menperatzeko Avalongo aztien eskolara doa. Bertan hainbat botere dauzkaten gazte gehiago daude eta ezagutuko ditugu; batzuk Sara-Liren lagunak dira, beste batzuk… ez. Hau da, edozein eskolan bezala.

Sara-Lik …

Subjects

  • haur literatura